XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iñoiz naicoa izango da Aita Gure bat errezatzea, ta gaissoac ezin balezaque, lagunac bere partez errezatu dezaquete.

Guero artzen da cucharacho bat edo copacho bat ur bedeincatu.

Baita ere busti diteque piscabat eri dagoan gorputzaren partea, edo zapicho bat busti, eta onequin gurutzearen señalea eguin.

Zembait alditan gorputz guztia miña edo elbarria balegoque, ez litzaque beguiramen falta izango, Lourdesen eguiten danaren antzera, gorputz guztico bañua artzea.

Colera, Trancazo edo beste gaitz itsazcorren baten peligroa dagoanean, Trinidade chit Santuari ta San Inaziori erreguac eguin ondoren, goizean goizean ur bedeincatu piscabat edan diteque.

Ur bedeincatua usteltzen bada, dembora luzean gorde dalaco, toqui garbi batean issuri bear da.

Ur bedeincatuaz baliatu bear da beti asmo onen bateraco, ta guero sobratzen dana, ez da beste zereguiñetan erabilli bear.